Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2020

EPISTEMOLOGÍA. TAREA 8

Nuklearrik? Ez, eskerrik asko! Zenbatetan entzun eta irakurri dut lelo hori nire haurtzaroan. Gure inguruan ez genuen horrelakorik nahi. Baina duela gutxira arte zentral nuklear batetik nahiko gertu bizi izan naiz, bere bizi iraupena aise gaindituta zuela itxi zuten arte. Lasaiago bizi gara orain. Chernobil edo Fukushimako istripu nuklearrak gogora ekartzea besterik ez dago, jarrera hori ulertu ahal izateko. Izan ere, zentral nuklearrek duten alderik negatiboena beraien segurtasuna da. Istripuak izateko probabilitatea oso txikia izanagatik, ez da nulua, eta hain ondorioak larrien aurrean, gizarteak ez ditu begi onez ikusten. Energia iturriez hitz egiten dugunean, halabeharrez klima aldaketan erreparatu behar dugu. Planetaren berotzea geldiarazteko, besteak beste, CO 2 gasaren emisioak murriztu behar dira eta energia nuklearrak, petrolioa edo ikatzaren erreketak baino askoz gutxiago igortzen du. Energia garbiagoa bai, baina, arriskua, handiegia. Oreka topatzea zaila da, energia berri

EPISTEMOLOGÍA. TAREA 7

HIRUGARREN KULTURA Charles Percy Snow , fisikaria eta idazlea, izan zen lehen aldiz, 1963an,  hirugarren kultura baten sorreraz hitz egin zuena. Kultura berri horrek, jada ezagunak ziren bi kulturen arteko komunikazio arazoak arinduko zituen: literatura eta zientziaren arteko komunikazioa, alegia. Horrela azaldu zuen "The Two Cultures" bere liburuaren bigarren zatian, "A Second Look", non bi kulturen arteko elkarrizketa faltagatik bere kezka berresten duen, bereziki horrek gizartean dakartzan arazoak kontuan hartuta. Snowren ustez, arriskutsua da inkomunikazioa mantentzea zientzia gizartearen aurrerapenaren giltza den garaian, eta, besteak beste, irakaskuntzan jartzen du arreta, aldaketa sakonak egitea beharrezkoa dela adieraziz. Hurbiltzen ari den hirugarren kultura baten existentzia aipatzen duenean, historia soziala, gizarte zientziak, psikologia, ekonomia, medikuntza, arkitektura eta, oro har, gizakiaren benetako bizimoduan interesa agertzen duten diziplineta

EPISTEMOLOGÍA. TAREA 5

MODELOS DE CULTURA CIENTÍFICA Al igual que no existe una ú nica definici ó n de Cultura Cient í fica, tampoco es ú nico el modelo de Cultura Cient í fica con el que han trabajado y trabajan los expertos. A lo largo de las ú ltimas d é cadas han sido diversos los enfoques que se le ha dado al estudio de la Cultura Cient í fica con el objetivo de hacer un diagn ó stico de la sociedad y poder as í buscar f ó rmulas para su mejora. Es una de las conclusiones principales que se desprende del segundo cap í tulo de la tesis de la Doctora L á zaro, en el que se exponen y se desgranan los diferentes enfoques sobre la Cultura Cient í fica. Vali é ndose del t é rmino Comprensi ó n P ú blica de la Ciencia (CPC) expone las evoluciones que se han producido en las ú ltimas d é cadas en el á mbito de los estudios sobre comprensi ó n y est í mulo del conocimiento cient í fico en la sociedad. As í , encontramos un primer modelo que pone el foco en la alfabetizaci ó n cient í fica y toma como base,

EPISTEMOLOGIA. TAREA 4b

Zientziarekiko jarrera positiboa agertzeko, ezagutza izatea lehen pausoa da, ezinbestekoa, baina ez nahikoa. Badira, maila altuko ikasketak dituztenak eta beraz, kultura eta ulermen maila ona dutenak, baina beraien eta gizartearen ongizaterako garrantzitsuak diren erabakietan, zientziaren kontra doan jarrera hartzen dutenak, adibidez txertoak baztertuz edo homeopatia erabiliz. Kasu horietan, adibidez, ezagutza handitzeak ez luke zuzenean zientziarekiko jarrera positiboa ekarriko edo indartuko. Kultura zientifikoa, zentzu zabalago eta konplexuago batean hartu ezkero, eta gizarte osoari zuzendu ezkero, orduan bai, epe luzera begira, gizarteak jarrera positiboagoa izango luke. Horretarako, oinarri zientifikoak ezagutzeaz gain, zientzian nola lan egiten den ulertu beharko luke. Gizarteak kontzeptu horiek ezagutu eta barneratzen dituenean jarrera kritikoa ulertu, landu eta praktikatuko luke. Helburu hori lortzea ez da batere erraza. Oinarrizko aldaketa, aldaketarik garrantzitsuena hezku

EPISTEMOLOGÍA. TAREA 4a

KULTURA ZIENTIFIKOA. DEFINIZIOAK Ez da erraza kultura zientifikoaren definizio zehatza aurkitzea, ez eta kontzeptuaren inguruan definizio bateratua ere. Hona hemen bilaketaren ondoren topatu ditudan hiru definizio ezberdin. 1.  “ Scientific culture is a set of norms and practices and an ethos of honesty, openness, and continuous reflection, including how research quality is judged. Individual researchers and research institutions have the responsibility for developing a scientific culture ” . Iturria: Scientific Culture and Educational Research by Michael J. Feuer, Lisa Towne, and Richard J. Shavelson, Univerity of Standford https://web.stanford.edu/dept/SUSE/SEAL/Reports_Papers/other_papers/Scientific%20Culture_ER.pdf 2. “ Se entiende la   cultura cient í fica   como comprensi ó n de la din á mica social de la ciencia, de manera que se tejen, en una interrelaci ó n entre productores de conocimientos cient í ficos y otros grupos sociales, todos ellos como part í cipes del deve