Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2020

EPISTEMOLOGÍA. TAREA 3

Lagun on batek gaixotasun hereditario arraro batekin jaiotako bi seme-alaba izan zituen duela 12 eta 10 urte. Eta atzo eman zidan bere hirugarren alabaren jaiotzaren berri. 10 urte pasa behar izan dira, baina azkenean, ume osasuntsu bat izan du. Horretarako, sindromearen erantzule diren geneak identifikatu behar izan dira eta gaixotasun hori izango ez duen enbrioiari bidea eman. Hori da gaur egun kasurik ohikoenetako bat genetikaren arloko aurrerapenak osasun-protokoloetan nola gauzatzen diren ikusteko. Eta horren inguruan, besteak beste, mintzatzen da Elliott Sober "kausalitate genetikoaren esanahia" izenburupean idatzitako “Genetika eta Justizia“ liburuaren eranskinean. Bertan, gure ezaugarrietan eragina duten geneak zeintzuk diren ezagutzeak izan ditzakeen onurak aipatzen ditu. Gaixotasun hereditario bat izateko arriskua identifikatzea, adibidez, eta gurasoetatik seme-alabetara transmititzen diren zenbait gaixotasunen maiztasuna murriztea, ondorioz. Herentzia genetikoa

EPISTEMOLOGÍA. TAREA 2

2020ko urakan denboraldia Atlantikoan eta Karibean. Bi astean maila goreneko bi urakan Nikaraguako toki beretik sartu dira. Eragindako hondamendia, izugarria. Hildakoak, asko, larregi, baina, hala ere, gero eta gutxiago dira. Azken urte luzeetan urakanak aztertu, ulertu eta iragarpen nahiko onak egitea lortu da. Horri esker, gaur egun, aukera dago hildakoen kopurua asko txikitzeko. Ondorioak desberdinak dira herrialdearen arabera, baina urakanen inguruan dagoen ezagutza denen eskura dago eta horrek bizi asko salbatzen ditu. Eta hori, ezinbestean, zientziari esker lortu da. Baina, urakanena adibide txiki bat besterik ez da. Zientziari esker testu hau ordenagailuan idazten ari naiz. Zientziari esker, testu hau zuk beste ordenagailu, tableta edo mugikorrean irakurriko duzu. Zientziari esker ama izan naiz. Zientziari esker nire aita eraman zuen gaixotasunak sendatze itxaropena du. Zientziari esker 2020ko pandemia ez da 1918koa bezain hilgarria. Zientziari esker … Amaigabeko zerrenda li